XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1853-ko festa-kastuetan onako auek sartzen dira: orkesta, apaintoki-zaia, apaingelarako lurringaiak eta berrogeitazazpi estropu gau-sutarako plaza argitzeko erreak.

Karnabal egun oietako xexenetan da Plaza sarrerak itxitzen zenbat diru eralki zen gero esango degu.

BESTE IÑAUTEAK

Tolosak uriburutza euki zueneko urteak alde batera utzirik, 1856-ko Karnabal jaitan izandako artu-emanen ondoren, beste urtetakoen antzekoak noski, oar bat agiri da onela diona: Plaza argitzea joandako urteetan larogeibat estropuekiñ egiña, biña errealean, eun da irurogei erreal guzira.

Aurten, aizezko amasei atxakin egin da, ta iru erreal terdina, berrogeitamasei dira

1861-ean Donostian, alako eguneko agiri-bidez Probintziko Gobernuak Tolosako alkateari eskubide damaio Astearte Iñautez maskara-dantza egiñ al dezan, oi dan bezela, ta xexen sokak iru egunez, da mozorro-dantzak kaleetan txantxo jantziz izan ditezken .

1863-an, Ostegun Gizenari, Lardero izenez ere deitu zaio.

Iñoiz, ta geroago ere, adibidez 1907-ko agirietan orrela ikusten dugu; baiña ortik aurrera, itxuraz, ez du arrera aundirik izan Lardero itz onek.

1863-ko Karnabal kostuen zerrendan azaltzen da soñujoleentzat enparantzan oltzagaña ipintzeagatik dagokiona.

1884-ko Karnabalak ikusgarriak, oi ezbezelakoak, marka-urratzalleak izan zirela esan da.